XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oso espezie arraroa da Euskal Herrian.
Uda-udazkenean ateratzen da, mendiko koniferoen basoetan (Nafarroako Pirinioak), gehienetan lur azidoetan.
Txikia da, hasieran kanpai-formakoa, gero ganbil-ditiduna, 8 cm-ko diametroa izan dezake.
Bere kutikula oso likatsua edo lingirdatsua da, kolore zurikoa, erdialdea pixka bat okrexka eta muzilago koloregabe eta sendo batek estaltzen du, hankari lotua dagoena ale berrietan errezel partzialaren edo eraztunaren bidez hautsi aurretik.
Orri meheak, hertsiak, ia libreak eta kolore zurikoak ditu.
Hanka
Mami zuria, mehea eta biguna, usain atsegina eta irin-zaporea, oso ezaugarri amankomuna
Esporak globo-antzekoak, leunak, hialinoak eta amiloideak.
Badira zuriak eta likatsuak diren beste espezie batzuk nolabaiteko antza izan lezaketenak, esate baterako,